XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HELBURUAK.

1. Jakin behar duzu zer den dieta orekatu bat.

2. Jakin behar duzu zertarako balio duten proteinek, koipeek eta karbono hidratoek, eta zein janaritan aurkitzen diren.

3. Ezagutu behar dituzu elikadura txar batek sor ditzakeen gaixotasunik garrantzizkoenak.

4. Ezagutu behar dituzu A, B, C eta D bitaminak aurkitzen diren janari garrantzizkoenak.

5. Taulak erabiliz, janari batean aurkitzen diren proteinak, koipeak, karbono hidratoak, bitaminak eta gatzak ateratzen jakin behar duzu.

6. Jakin behar duzu esperimentatzen eta identifikatzen azido nitrikoarekin, janari batek proteinarik baduen ala ez.

7. Jakin behar duzu esperimentatzen eta identifikatzen Lugolarekin janari batek karbono hidratorik badaukan ala ez.

8. Jakin behar duzu, berotze eta pisaketaren bitartez, janari batek urik badaukan ala ez esperimentatzen.

9. Laborategiko tresnak zuzen erabiltzen saiatu behar duzu.

10. Esperimentu batean gertatzen den guztiaren oharrak zure koadernoan jaso behar dituzu.

11. Saiatu behar duzu hartu dituzun datuei buruzko ondorioak ateratzen.

12. Ahalegindu behar duzu zure taldearekin elkarlanean eta ordenadorekin lan egiten.

13. Batera jartzeetako zuzenketak eta irakaslearen azalpenak jasotzen ohitu behar duzu.